"Torturatzeko ikastaroa: lehen lekzioa"

Erabiltzailearen aurpegia

Hartu txakur bat. Lotu.

Eman ostiko bat bere barrabiletan eta askatu animalitxoa. Ondoren, eskolan esku lanak egiteko erabiltzen den puntzoi horietako bat hartu eta zaztatu bizkarrean odola irten arte; geroz eta gogorrago sartu, orduan eta odol gehiago irtengo zaio orduan eta min gehiago egingo diozu txakurrari. Beranduago, bota pilotatxo bat eta egin dezala korrika horren atzetik odol gehiago gal dezan. Min gehiago egiteko, hartu bi labana, sartu bizkarrean eta utzi labanak hor zintzilik, horrela, korrika egiten duenean gehiago sufrituko du txakurrak. Segi pilotatxoa botatzen, egin dezala korrika, nekatu dadila, gal dezala odola, sufri dezala. Hori da helburua.

Errepikatu akzio hori 25 minutuz jarraian, eta txakurra oso nekatuta dagoenean eta odol asko galdu duenean, hartu haragia mozteko labana handi horietako bat eta sartu bihotzeraino, ea lehenengo sartualdian hiltzen den.

Zer? Hau guztia astakeraia dela? Barkatu, aldatu animalia, txakurra beharrean, jarri zezena eta kitto. Hori da TVE telebista publikoak –guztiok ordaintzen dugunak– telebistaz ematen duena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.