"Don Limpioren iruzurra"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2012ko urr. 10a, 02:00

Don Limpio garbigailuaren azken spota noiznahi eta nonahi...

... ikus dezakegu azken asteotan. 70eko hamarkadatik aurrera gure etxeetan egon dela goraipatzen dute, harro, eta ustez, duela 40 urteko telebistako iragarkien irudiak erakusten dizkigute Don Limpio izena argi eta garbi erakutsiz! 

Ikusleak inozoak garela uste al dute? Denok dakigu Don Limpio lehen Mr. Propper zela, nola izango dute ba izen berriarekin antzinako irudiak? Izen berriak hamarkada eskaseko bizia du soilik, eta izen tonto hori bururatu zaionak ez du bizitzea merezi.

Bestalde, iragarki guzti-guztietan, berriz diot: guztietan, soilik emakumeak agertzen dira garbigailua erabiltzen. Zergatik? Matxismoaren gorespen gorenaren adibidea da? Edo produktua soilik emakumeek erabil dezakete arrazoi teknikoak direla medio?

Beharbada, bigarren azken aukera da zuzena; izan ere, nik behin Don Limpio erosi nuen, botilatxoa zabaldu nuen eta tipo burusoila ez ez inondik inora agertu. Luzaro itxaron nuen, ea irteten zen, telebistan bezala; baina ezer ez. Lotsatia izango ote? Ala lotsagarria?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak