"Izan ala ez izan... Horra hor gakoa"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2012ko ira. 27a, 02:00

Jose Breton eta bere 'desagertutako' haurren kasua...

... telebistan ikusten dudanean odolak irakiten dit. 

Ez kasua bera ikaragarria delako. Ustez erahildako bi haurtxoen zoritxarrarekin egiten den zirko mediatiko higuingarriarengatik baizik. Zenbat sufrituko ote du bere seme-alabak galdu dituen ama batek? Eta zenbat min pairatu beharko du emakume gaixo horrek bere zorigaitzarekin gainontzeko guztiak entretenitzen garela ohartzen denean? Odol usainaren atzetik dabilen publiko morbosoa asetzeko jaurtitzen dizkigute telebista kateek euren amua, Jose eta Ruth txikiak Erromako zirkoko gladiadoreak bailitzan.

Baina noski, eta hona hemen honen guztiaren gakoa: antzerki mediatiko nazkagarri horren presioarengatik izango ez balitz, poliziak laugarren txosten bat aurkeztuko luke aurkitutako hezurrak haurtxoenak direla egiaztatzeko? Edo komunikabideetan irten behar izan da kasua poliziak bere lana ondo egin dezan? Zirkoaren erruz, ala zirkoari esker?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak