Masa soziala telebistari itsatsita igarotzen ditu igande arratsaldeak, bueno, eta oraingo ordutegi berriekin, asteburu osoa eta baita astebarruko egunak ere...
Espainiako selekzioaren garaipenak erabateko tabuarekin ospatu dira Euskal Herrian barrena, hemorroideak bezala: ixilpean. Eurocopa irabazi bitartean, guri ‘Eurocopagoa’ sartu digute. Baina gu ez gara enteratu, lanpeturik geunden udako fitxaketa berriak errepasatzen, telefutbola ikusten.
Ez dagoela dirurik? Galdetu Athletic Clubari, 200 milioi euro xahutuko ditu futbol zelai berria egiten, Jaurlaritza eta Diputazioaren diru publikoarekin, jakina. Realzale amorratuok ez ezazue barrerik egin, Donostiako udalean proposamen berria jarri baitute mahai gainean 65 milioiko gastu publikoa Anoeta berria egin eta atletismo pista madarikatuak kentzeko. Nork egiten du barre orain? Eta non entrenatuko diren atleta gazteak pistarik gabe? Nori axola dio horrek? Ezin duzula zure hipoteka ordaindu? Lasai! Telefutbola dagoen bitartean gainontzeko guztiak balio du...