"Kolesterola eta kaka"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2012ko abu. 31a, 02:00

Iragarkien arabera, kirolariek arazoak dituzte kolesterolarekin...

... eta aktoreek arazoa dute komunera joateko.

Karlos Argiñano izan zen lehena, miniaturazko jogurt horietako bat iragartzen hasi zenean; Danacol, Benecol... Ez dut izena gogoan, berdin dio, denak bukatzen dira col atzizkiarekin. Hantxe agertzen da Argiñano, bere ohiko umoreaz, berdin zaio zer saldu, guztia saltzen baitu irribarre berarekin gure sukaldari filibusteroak, perrexil eta guzti.

Ondoren, Migel Indurainen txanda: barregarri baino gehiago, tamalgarria den spot batean, kolesterolari buruz hitz egiten bere kartoizko aurpegi espresioarekin.

Eta zer esanik ez Iñaki Perurenaren papera, hau ere kontu berarekin bere esku erraldoian jogurtxo hori ikusi ere egiten ez delarik, eta hori gutxi balitz, tipoa gazteleraz berbetan! Ene... Perurena gazteleraz hitz egiten ikustea Mariano Rajoy trikitia dantzatzen ikustea bezala da. Hori ez da naturala.

Eta aktoreekin ere gauza bera gertatzen da, baina hauek ez dute kolesterol arazorik, ez, komunera joateko arazoa baizik. Jose Coronado hasi zen bere hestelodia activiatzen eta Paz Vegak eta Carmen Machik (Aída) jarraitu diote bide berari.

Zergatik ezin dute aktoreek kaka egin? Estatuko zineak duen krisialdiak eraginda izango ote?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak