"Bake prozesua ala jolas prozesua?"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2012ko uzt. 5a, 02:00

Geroz eta gutxiago ulertzen dut ‘bake prozesu’ delako hori.

Dena bideonetik zijoala uste nuen. Pasa den astean telebista kate guztiek eman zuten notizi baikor, itxaropentsu eta garrantzitsua: ‘Sortu’ alderdia legeztatu dute. Azkenean! Orain ez dago aitzakiarik, aukera politiko guztiak sartuko dira demokraziaren jokoan. Baina hara non agertzen diren eskuin muturreko ‘españolista’ guztiak esanez, ahal duten guztia egingo dutela Sorturen legeztapena ezbaian uzteko... Ez geunden, ba, bake prozesuan? Orduan zertara ari dira jolasten? Berriz ere atzera?

Hori gutxi balitz, aste honetan beste albiste batek astindu ditu telebista kateak. Bi ustezko ETAkide atxilotu dituzte Frantzian. ETA desagertzear baldin badago eta hiltzeari utziko ziotela agindu bazuten, norbaitek azalduko dit zergati zeukaten bi tipo horiek pistola bana etxean? Bake prozesua lantzeko pistolak behar al dira ba? Eta atxilotzerako orduan, zergatik ohiukatu zuten ‘Gora ETA militarra!’... Ez al geunden ba indakeriarik gabeko prozesu batean? Nik ez dut ezer ulertzen, baina mezu argi bat daukat bando bakoitzeko buruzagientzat: gurekin ez jolastu, 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak