... arazorik ez dagoen tokitik egundoko liskarra sortzen saiatu dira zenbait agintari eta komunikabide. Zer dela eta? Pertsona batzuk txistu egin nahi zutelako. Isiltasuna behar den antzoki edo ekitaldi batean? Ez! Futbol partidu batean! Errege kopako finalean, hain zuzen.
Eta txistulari aritze soilagatik partida bertan behera uzteko ere eskatu zuen Madrileko erkidego autonomoko presidenteak. Erotu egin al gara?
Txistulariak izango ditu bere arrazoiak txistuari eragiteko, batzuk ados egongo dira (arrazoi osoz) beste batzuk kontra (arrazoi osoz ere), baina goiko ezpaina eta beheko ezpaina -eta ez espainia- era estrategikoan kokatzea eta airea jaurtitzea delitutzat jotzea grabea da gero! Eskerrak, azkenean, ezerezean geratu den kontua, hori bai, TVEk (Televisión Españolak) txistuen audioa manipulatuta. Han entzun ziren txistuek ez zuten zerikusirik izan telebista kate publikoak aditzera eman zituenarekin. Orain, azal dezatela zergatik.