"La2, dokumentalak eta siesta"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2012ko mai. 24a, 02:00

Telebistan ez dago formaturik 40 urte baino gehiago...

... iraun duenik (albistegiak izan ezik). La2 kateko dokumentalek lau hamarkada bete dituzte dagoeneko pantailetan, batik bat, bi funtzio betez: bata, kultureta antikomertzial gezurtiek telebista ikusteko koartada ezin hobea izatea; eta bestea, mundu osoari siesta egiten laguntzea.

Zer dute ba, La2eko dokumentalek guztioi logura eragiteko? Animaliak elkarri jaten azaltzen dira, piztiak defentsarik gabeko izakitxoak akabatzen, ehizatzen, heriotza, indarkeria… Errealizadoreek odol jario hori kamera geldoaz erakusten digute, gainera, natura basatiaren irudirik krudelenetan murgildurik eta kopulazioaren irudi ankerrenekin lagunduta, tribuaren arrak emeen gain duen nagusitasuna agerian utziz.

Ama lurreko edozein animaliak urduritasun, estres egoera eta ezinegona pairatuko luke irudi horiek ikustean, baina guk ez. Gu ez gara sofatik mugitu ere egiten. Lo egiten dugu. Siesta. Animalia arrazionalak garelako akaso? Edo eurak baino basatiagoak garelako? Piztiak gustuko dituzu? Jarri orduan Sálvame Telecincon!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak