EVAX eta bere usaina"

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2012ko mai. 10a, 02:00

Barkatu nire atrebentzia, baina galdera bat daukat...

Nork asmatzen ditu konpresen iragarkiak? Ze legez kanpoko substantzia jaten dute spot horietako kreatiboek?

Suposatzen dut denok ikusi duzuela EVAXen kanpaina (arraioa! ezin da markarik esan). Konpresa horiek usainik igortzen ez dutela iradokitzeko itzela da erabili duten estrategia: hiru neska ageri zaizkigu pantaila erdian jarrera harro eta desafio aurpegiarekin, koloretako gonaz jantzita eta eginkizun bakarrarekin spotak irauten dituen 20 segundotan: hankak zabaltzea. Besterik ez. Hori da marka horrek emakumeen inguruan igorri nahi duen irudia? Ez ote dago beste modu zoli edo burutsuago bat mezu bera iradokitzeko?

Eta hori gutxi balitz, iragarkiak dio: 'oraingoan bai, oraingoan bai ez dagoela usainik'. Hara! Nola oraingoan bai? Ordura arte engainatu egin gaituzte beraz... Engainu galanta alajaina!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak