Karapaixoaren etimologiaz

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Martinez De Gereñu 2022ko irailaren 5a

Aurtengo karapaixo garaia aspaldi bukatu bada ere, aukera aprobetxatu nahi nuke berriki egin dudan aurkikuntza bat lerrootan komentatzeko.

 Izan ere, lehengoan portugesezko testu bat irakurtzen ari nintzela, carapaça hitza azaldu zen. Eta hitz horrek dituen esanahien artean –jatorriz, oskola da, espainierazko caparazón adierarekin lotua–, bat oso adierazgarria iruditu zitzaidan; kasu honetan: mozorroa.

Zera pentsatu nuen: ez al da gure karapaixoa carapaça bat izango, mozorro bat? Hor uzten dut hausnarketa, filologoentzat…

----------

Oskar Martinez de Gereñu

Gasteiz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak