Mundu zorigaitz hau ez du inolako miraririk salbatuko. Honetaz aparte, ezin da ezer eskatu aurretik zer edo zer eman gabe. Noski, ez dago aitzakiarik, denok badugu zer ematerik.
Gutako bakoitzak gutxi eman eta egunero saiatzen bagara, oraindik libratu gaitezke.
Eskuineko besoa altxatu ordez, ondokoa zutitzeko ezkerreko eskua eskainiz, positibo eta eraikitzaile den gure aldea identifikatu eta martxan jarriz edota gainerakoekin estu eta amodioz dantzatuz eta borrokatuz noranzkoa aldatu dezakegu.
Erraza dirudi ezta, Maritxu? Errealitatea ez da horrelakoa, ordea, inoiz ez dugu-eta garaipenik lortu. Gainerakoen akatsak zenbatu beharrean, inoiz ez gara gurea aldatzen saiatu.
Horrela bada, nora goaz, Maritxu? Nora goaz, iturrira ez bada? Bertara joan eta etorri gabiltza ea Bartolo han aurkituko dugun, berarekin ardoan tristurak murgildu eta itxaropena galdu ez dezagun.
Eskerrak ardoa eta Bartolo beti iturrian egongo direla. (H)ura bai miraria, Maritxu!