Haria

Erabiltzailearen aurpegia Oiana Sanchez 2026ko maiatzaren 11

Urteetan zehar, pertsona mota ezberdinak daudela baina patroiak errepikatzen direla ikasi dut. 

Horien artean, pertsona mota bat berezitu nahiko nuke: bihotz handiko pertsonak. Adimen irekia, besoak zabalik besarkada indartsuak eman eta besteen arazoak entzuteko belarriak prest dituztenak. Honetaz aparte, hauek balio eta ideia zehatz eta antzekoak dituztela frogatu izan dut. Sistemak ezarritakoari buelta asko eman ondoren, euren ondorio propioak ere atera dituztenak. Denbora aurrera doan heinean, bizitzak berak bidean kokatu dizkit eurekin topo egiteko. Orain dela gutxi, adibidez, hauetako birekin hitz egiten egonda nago. Solasaldi honen ondoren, gainera, konklusio batera heldu berri naiz. Besteak laguntzen ari garen bitartean nor da gure buruak ulertu, entzun, zaindu eta sendatzen dituena? Gu bezalakoak direnek laguntzen gaituzte. Mundua aldatzeko gatozela eta bakarrik ez gaudela ziurtatzeko topo egiten dugu.

Irakurleok, zertaz ari naizen ideiarik bai? Topo egingo dugu. Bitartean, batzen gaituen hari gorri eta morearekin josten jarraituko dugu. Beraz, animo eta aurrera; ez dadila haria eten!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak