Herria

Erabiltzailearen aurpegia Oiana Sanchez

Gaur egun, Euskaditik kanpo gurasoen jatorrizko herria dugunok pribilegiatuak gara.

Uda garaian, gure egunerokotasunetik irten, autoz ordu gutxi batzuk egin eta estatu barrenean herrira bidea egin ahal dugunok benetan zortea dugula esan dezakegu. Toki horiek landaguneak izan ohi dira, legerik gabekoak, eta helburua soilik disfrutatzea da.

Are gehiago, umeak herrira aitaita-amamekin uztaila pasatzera bidali ditzakegunok guraso pro bihurtzen gara. Haiek herrian disfrutatu eta guk, astean zehar, erdi-oporraldia bizi ahal izaten dugu. Hau da hau aitaita-amamek egiten duten gizarte lana! Bizitza osoan ez dugu denbora nahikorik izango eurei eskerrak eman ahal izateko.

Estrategia honetatik atera daitezkeen onurak, funtsean, hiru dira: umeak herriko jolasetan murgiltzen dira, ingurumenaz disfrutatuz eta entretenituz; aitaita-amamek euren bilobak inoiz baino gehiago aprobetxatzen dituzte; eta guk, gurasook, nolanahiko erdi-oporraldia bizitzen dugu.

Horregatik, udako herriak, nahiz eta gertu egon, familia osoarentzako benetako paradisuak direla esan dezakegu, uztailean denontzako uzta dira eta!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak