Muga bat gainditu dela igarri da, erabat jasangaitza dena.
Denok dugu tarte sekreturen bat. Iluna, etikarik gabekoa edo gizarteak ez onartua izan daitekeena, baina, azken finean, gurea. Inori minik egin gabe. Ate itxi baten atzean, gure buruarekin edo nahi ditugunekin soilik konpartitzen duguna.
Izan ere, zer da intimitatea? Are garrantzitsuagoa dena, inoiz bete al da intimitate eskubidea?
Adibidez, sakelakoa gainean eramatean, etengabe mikrofono edota kamera batek grabatzeko aukerapean gaude. Behin eta berriro epaituak gara, manipulatuak gara. Hori nahiko ez balitz, guk geuk gure intimitateak sareetan ere zabaltzen ditugu. Bai, baina geuk erabakitzen dugu zer konpartitu, zer erakusten dugun. Aspaldiko kontua da. Ez al diozu kaleetan gure segurtasuna bermatzeko gailu bati inoiz barretxo bat egin? Ez da batere barregarria. Informazioa kontrola da. Kontrolpean bizi diren bortxatuak gara.