Beraz, gizakion lehen sistema ekonomikoaren patroi izanik, jarduera primarioenen patroi bada. Azkenaldian bizitako hainbat egoerak gizakiarengan nuen esperantza apurra galtzera behartu naute. Jatorriz biolentoak al gara? Zer da ekintza petralak egitera bultzatzen gaituena? Zergatik gara besteekiko hain krudelak? Gure oinarri basatia kontrolatzeko arazoak izaten ari garela dirudi eta taldean ibiltzerakoan arazoa geroz eta larriago bihurtu ohi da.
Hala ere, beste aldean, ekintza ederrak egiteko kapazitateak ere liluratzen nauela aitortu beharra daukat. Adiskidetasuna, adibidez, edonori eta familia izan gabe maitasun desinteresatua emateko ahalmena edota besteentzako musu-truk eta ilusioz lan egiteko indar hori, nondik atera ote dugu? Sortzeko eta suntsitzeko ahalmena izanda, zerk bultzatzen gaitu batera edo bestera? Gizakia, okerrenerako eta onenerako gai, betiko eta betirako kontraesana. On Isidro, nahiz eta sinesgabe eta ateoa izan, mesedez, barka iezaguzula erregutzen dizut!