Horixe bera. Gure ama hizkuntzan astelehen bat, edozein astelehen dena, ezta?
Hain landutako teoria honi ez diot kontra egingo, baina astelehen baten tristura neurtzeko zertaz baliatzen diren jakitea gustatuko litzaidake. Eta bai, azalpen logiko bat dagoela badakit. Baina niretzako denak dira goibel, denak ere zoritxarreko.
Izan ere, astelehenentzako, nire buruan definizio ugari daude: asteburuaren amaiera, errutinaren hasiera eta kapitalismoaren morroi. Imajinatu zer puntura heldu garen, ekintza bera egin eta sentimendu bera izan behar ditugula suposatzen dela. Ez al da tristea mundu mailan astelehen bat konkretuki denontzako tristeena izatea? Ez al gara konturatzen horretarako ere ganadu nahi gaituztela?
Astearteak bai etsai, hauetaz inork ez du tutik esaten, baina asteko egunik petralena da. Beraz, Black Martitzena proposatzen dut nik. Ea, ba, black ezin da izan, hartuta dago eta!