Umeak ikaratu nahi baditugu, ez dugu beste ezer egin behar; telebista aurrean jarri eta albistegia jartzearekin nahiko dugu. Palestinako genozidioa azkeneko adibidea dugu, baina egunero munduan gertatzen direnak ulertezinak iruditzen zaizkit. Besteak beste, gerra, hilketa, bortxaketa eta injustizia oro. Inoiz ohituko al naiz?
Gizakia planeta mehatxatzen ari da eta, aldi berean, espezie modura mehatxatuta dago. Laster Ama-lurrak beretik botatzeko, edo berekoikeria eta basakeriagatik desagertzeko aukera errealitate bihurtuko da. Bitartean, baina, telebista amatatu eta alai kantatuko dugu: Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri!