Ale(r)giak

Erabiltzailearen aurpegia Oiana Sanchez 2023ko mar. 24a, 00:00

Udaberriarekin batera, polenak bazterrak horitzen ditu, hain zuzen ere, hauteskundeekin batera, kanpaina politikoak gure egunerokotasuna konkistatzen duen bezala.

Belarri, begi, aho eta sudurretik biak ala biak sartuko zaizkigu.

Honen aurrean ez dago erremediorik. Hamar medikutik bederatzik antihistaminikoak hartu eta komunikabidetako politika atala ekiditea gomendatzen dute. Hala ere, ezin dugu guztiz ihes egin, azkenean, zer edo zerk suminduko gaitu. Aldi berean, biek logura eta galbana ematen dute. Orain arte bete ez direnak ez dira bat-batean egia bihurtuko. Jakin badakigu alergiak ustekabean agertu bai, baina ez direla bat-batean desagertzen.

Aurten alergiak eta alegiak nonahi izango ditugunez, hobe dugu lehenbailehen aurretiko mantenua martxan jarri eta beti jakitunei kasu egin. Beraz, nahiz eta hauteskunde kanpaina epean zorabiatu eta burua nahastu, maiatzeko udaberri bukaeran erne egon eta botoa eman. Ale(r)giekin bukatzea denon arteko erantzukizuna baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak