2023ari osasuna, baina publikoa

Erabiltzailearen aurpegia Oiana Sanchez 2023ko urt. 13a, 00:00

Nafarroa etorbidean kokatuta dagoen Debagoieneko bainuetxetik irten berri naiz.

Infekzio batek gaixotu eta ospitalean ingresatzera behartu nau. Horrela, lehen lerrotik ikusi ahal izan dut oraindik osasun publikoaz gozatu ahal izatea zer-nolako zortea den.

Askotan esan didate seguru pribatua izatea ezinbestekoa dudala. Egia esan, ez dut pribaturik nahi. Pribatua publikotik hornitzeari uztea baizik. Geroz eta inbertsio publiko gutxiago eta baliabide eskasagoak pairatzen ditu osasun sistemak. Interesak medio, interesa galtzen ari da, alegia.

Hala ere, Maitenak, Julenek, Anek edo Deianek, batzuk soilik aipatzearren, euren lanetan bizitza eta maitasuna jartzen dute. Langile sutsu eta anonimo horiek dira sistemaren kalitatea mantentzen ari direnak. Baina ez da nahikoa, hornitu ere egin behar da.

Beraz, 2023ari osasun publikoa eskatzen diot. Baita dirua ere. Dirua beharrezkoa da, amodioarekin zerbitzua mantendu ahal izatea erromantikoegia litzatekeelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak