'Who wants to save the queen?'

Erabiltzailearen aurpegia Oiana Sanchez 2022ko ira. 18a, 00:00

Isabel II.aren heriotza aurreko asteko albiste izan genuen. Aspalditik osasun arazoak –eta adina– zituela, bere gaztelu baten urrezko ohean eta bere familiaz inguraturik hil da.

Inperialismoaren jarraitzaileak omenaldiak prestatzen ari diren bitartean, auzo behartsu eta xumeetakoek prestatutako hamar eguneko ekitaldia etsipenez hartuko dute.

Herrialde batean monarkia ezarrita egoteak hori bera esan gura du. Goitik hasita katearen azken mailara arte ezberdintasuna pairatzea, alegia. Jaiotzaz euren herriaren gainetiko pribilegioak jasotzea desorekaren abiapuntu argia dugu. Izan ere, berdinak garela esaten duten legeen aurka bortizki doa.

Jakin badakigu Britainiar Inperioaren ibilbidea zein izan den, munduan zehar luzatutako tentakuluen bitartez ezberdintasuna euren mugetatik at eramatea. 70 urtez Isabelek burututako basakeriak harrotasunez eraman ditu.

Galdera erraza da: ez al da ordua erregina ez ezik, erreinaldiak hiltzeko garaia ere izango?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak