Nahiz eta ezustekoak jasateko prest egon, urtero berriak sortu izaten baitira. Esperientziak hauei erantzun azkarra emateko balio digu. Askotan, zientzia fikziozko egoerak bizi izan ditugu. Antolakuntza bileretako lokaleko paretek hitz egingo balute…
Azken finean, gure lansaria auzoa jendez, irribarrez eta zorionez lepo ikustea da. Hain justu ere, hori da gure gasolina, gaur egun hainbeste garestitu zaiguna. Izan ere, erregaia ondasun preziatu bihurtu da, auzokideak guretzako preziatu diren moduan.
Horregatik, lerro hauek eskerrak emateko hartu nahi nituzke. Mila esker hala edo nola jaiak handi egiten lagundu duzuen denoi. Batera gasolina erretzen segituko dugu. Gora San Andres eta gora jai herrikoiak!