Erdi Aroan, ordea, garizuma hasi aurretiko bakanalaren jaia egin eta identitatea ezkutatzeko intentzioarekin, aurpegia estaltzen zuten. Haragikeria eta eromena baimenduta, pasioa denboraldi baterako lotu aurretik onartutako leherketa, alegia.
Agian, jai hau beti otsoaren hilabetean ospatzea ez da kasualitate hutsa. Astebete barru, otsoak ainuriz izango dira. Murrizketak ia guztiz bukatutzat eman diren egun hauetan, orain arte gordeta genituen gogoen leherketa itzela izan daiteke. Mozorroei hautsa kendu eta errauts eguna heldu arte, gogoz bizitzea gomendatuko nuke. Ileorde eta mozorroak bai, baina, beharrezkoa denean, musukoa ere gainetik jantzi ezazue.
Aratusteetan edonork nahi duena izan ahal du; beraz, pertsonaiarik eroena aukeratu eta... izan zaitezte gaizto, lehertu behingoz!