Arrasatearrok bi hilabetez L hizkia eraman beharko dugu. Batek baino gehiagok txaleko hori fosforeszenteekin amestuko du. Apustua egingo al dugu? Nahiz eta margolanak sufritu, behin eta berriz albisteetan iragarri eta eguna geroz eta gertuago zegoela jakin, Arrasateko TAO sistema berriak ezusteko batean harrapatu gaitu.
TAOk Arrasatek aparkatzeko duen arazoa lekuz aldatuko ote du? Auzoetan gorrillak agertzen hasiko dira? Koadrizepsak gogortuko al ditugu? Bizikleta eta bestelako gailu ez-kutsakorrak erabiltzera behartuko gaitu? Isuna da funtzionatzen duen neurri bakarra? Galdera hauei eta beste askori erantzuna emateko 2022a daukagu. Adi egon zuen automobilen haizetako-garbigailuei. Laster ikusgai!