Kasuen igoaldiaren aurrean, batek baino gehiagok pentsatuko du atentzio gehiago ematen zaiela, salaketak sarriago egiten direla edo trending topic makabro batez ari garela. Nonork inoiz pentsatu du gorroto diskurtsoen eragin zuzena direla?
Dotore jantzitako heterosexual, zuri eta normatibo direnen hitzaldiak entzuteaz nazkatuta gaude. Tristea bada ere, publikoa dute. Euren posizio garaietatik ekintzak piztu eta txakurrak hornitzea gustuko dutela argi dago. Are gehiago, haragi puskek aurpegia odolez zikintzen dizkietenean.
Aski da. Txakurrak elikatzeari utzi eta jabeei eskuak mozteko garaia dugu.