Lur-jausiaren ondorioz izandako ezbeharrek oraindik mintzen dute. Kimikoek piztutako suak erretinetan bizirik dirau. Era honetan, hasieran kutsakorrak ez ziren hondakin-biltegiko pozoiak dagoeneko lurretatik iragazi eta ibaietara iritsiak dira. Gure herri maitean seme-alabek arnas arazoekin jaio eta, zoritxarrez, Salbutamol hitza barneratuta izatea ohikoa da. Are gehiago, minbizi puntu beltz izateko lasterketan egindako merezimenduak ere ezin hobeak dira.
Ez dakigu zaborrekin zer egin, ezta kutsatzen ez dutenekin ere. Aitortu ordez, banatzen eta birziklatzen irakasten dugu. Arazoa saihestu, alegia. Fabrikazio tayloristaren kakak mendi magal ezegonkorrean lurperatzea. Horren arduradun eta konplizeen aldetik barkamena adierazteko ere trabak daude.
Errudunok, jakin ezazue: oihuak ez dira inoiz isilduko.