Pasa den astean beste erailketa baten lerroburuak esnatu gintuen. Honetan ere Modus Operandi-k antzekoa dio: "Sestaon gizonezko batek bere emaztea erail eta bere buruaz beste egin du". Beti ere ordena honetan. Pentsamendura ohiko galdera datorkit: zergatik ez aurretik bere burua akabatu?
Azkenaldian, Urbizuk kantatzen duen "mendeak daramazkigu isilik" horrek, zorionez, geroz eta antzinagokoa dirudi. Baina ez ditzagun geure buruak engainatu, matxismoaren krimenak mende honetako eta eguneroko gaitzak dira.
Noiz arte? Oraindik galderak ez du erantzunik. Agian, guretako bakoitzak berdintasunean eta errespetuan ikasi, irakatsi eta bizitzen dugunean, orduan, egunero pairatzen dugun zorigaitz hau bukatutzat eman genezake. Bitartean, bai noski, minutuko isiluneak izango dira. Isilune bihotz-erdiragarriak, makina bat hitzek baino gehiago esaten dutenak.
Goian bego.