Kultura basura(ra)

Erabiltzailearen aurpegia Oiana Sanchez 2020ko aza. 14a, 00:00

Egoera deseroso honen etsaitzat ostalaritza hartu dela agerikoa da. Kultura da gure gobernatzaileen bigarren biktima. Gure? Asko esatea litzateke. Lanak, berriz, duintasuna eskaintzen du.

Aurreko astean gurean aurkezten zen antzezlan bat ikustera joan nintzen bi lagun minekin. Aspaldi egiten ez nuen plana izan zen, baina horren errua ez da bakarrik birusa izan. Antzokitik beste mundu batera transportatu ninduen, gaur egun pasatzen ari direnak ahazteko aitzakiarik goxoena izan zen, eta gogoz barre egin nuen!

Izan ere, antzezlana bukatutakoan, barrutik amildegi ertzeko sentsazioa sumatu nuen. Beste sentimendu batek, ordea, beldur gehiago eman zidan: tristurak. Antzokia bere %50an egoteagatik, txaloak ez ziren behar bezala entzuten, eta eman genituenak ez ziren nahikoak izan lau aktoreek merezi zutenerako, nahiz eta norbanako bakoitzak ozen eta gogotsu ahaleginak egin.

Zoritxarrez, hori da egungo egoeraren isla. Bizitzari inoiz ozen entzungo ez diren txaloak jotzen ari gatzaizkio. Animo, eutsi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak