Muturreko itotzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Oiana Sanchez 2020ko uzt. 17a, 00:00

Kotxean irratia piztuta lanera bidean noala, herriko kaleetan musukoen erabilera erabat igo dela konturatzen naiz. Ia aldi berean, mikrofonotik esatariak 17tik 10 autonomi erkidegotan dagoeneko derrigorrezkoa dela ziurtatzen du. Arriskua bueltan da. Segur aski, testu honek argia ikusten duenerako funtzioetan dagoen gure Gobernu orojaleak derrigorrez ahoak estaliko dizkigun neurria onartuta izango du.

Hotz-hotzean gogoeta egin eta nire buruari galdetzen diot: noiz eta nola heldu gara egoera honetara? Zer mundu bilakatu da gurea? Zer egin dugu soilik arnasa hartzeak heriotza ere suposatu dezakeen puntu honetara heltzeko? Erantzuna samurra eta zoritxarrekoa da; jakin badakit. Airea ez da bakarrik gaixotasunez, ke beltzez eta zikinkeriaz bete; baizik eta harrotasunez, gorrotoz eta axolagabekeriaz ere kutsatu dugu. Orain, bueltan, mendekua dakar. Uda partean beroz itoko gaituen mendekua, ahoetako irribarrea lapurtuko –edo hobeto esanda, estaliko– digun merezitako mendekua, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak