Batetik, gizartearekiko deskonexioa, inoiz ez birtuala. Bestetik, gure planetari egiten dion debaldeko faborea, suntsitzearen derrigorrezko etenaldia. Ying-aren eta Yang-aren, bizitzaren filosofia hutsa. Yang-etako bat irudimena lantzeko aukera litzateke. Egoerara moldatzeko abilezia sutsua ikusi dugu: zuzeneko emanaldiak, Youtube bidezko jaiak eta online lehiaketak. Internet konexio edota bozgorailu indartsu bat duen auzokidea edukitzearen onurak ezagutzen ari gara. Beraz, geratu zaigun kaiolaren barroteak estu oratu, bertan behera egin eta gogoz dantzatu!