Irakurle agurgarri hori. Memoriak ez dizu kale egiten ari; ez duzu zertan kezkatu. Izan ere, nola ez duzu, bada, ahaztuko izen-zerrenda luze(egi) hori? Bizitzaren jarioan, hainbat dira topo egiten dugunekin, ezta?
Beste inor, behingoz, ez erailtzeko hitza eman diguten honetan, gizalegezkoa zaigu ez ahaztea norbanako horiek guztiak Antzuolan, Aretxabaletan, Bergaran, Eskoriatzan, Oñatin edota Arrasaten ETAk eraildako pertsonak direla. Gure herrietan eraildako pertsonak. Gure kaleetan eraildako pertsonak. Gure etxebizitzetako atarietan eraildako pertsonak. Izen horiek guztiek, orain, tamalez, ez dute hainbesteko garrantzirik. Aitzitik, orain, funtsezkoena bestelakoa dugu: geure buruari galdetzea ea, zinez, axola ote izan zitzaigun… ala beste nonbaiterantz ez ote ari ginen so egiten ari?
Betirako bukatu ei den burugabekeria izugarri hori bukatzeko zer edo zer egin al genuen?