'1977ko kintadie'

Erabiltzailearen aurpegia Oscar Rodriguez 2017ko ira. 15a, 00:00

1993an Gasteizera alde egin genuen Arrasatetik, bizitza seguruago baten bila.

Udalean zinegotzia genuen aita, baina gizajoak ez zuen alderdi aproposena aukeratu Arrasaten politikari jarduteko! Astero itzultzen zen geurera alkandora urratuta edota aurpegia ubelduta. Horrelakoa zen bizitza!

Amak politikagintzan urratsik egin ez izan arren, gorriak eta bi pasa zituen senarrak pairatzen zuen egunerokotasun latz horrek saminduta eta beldurtuta. Nire anaia txikiegia zen gertatzen zena ulertzeko. Baina etxeko atean agertzen ziren mehatxuak ikustean, zein laurok kaletik gindoazela aitaren kontrako irainak aditzean, eta, batez ere, irainek eta jipoiek neure burua egurtzea xede zutenean… Ni ere erruz jabetu nintzen nire herritzat jotzen nuen hura ez zela guretzako herria. 

Asteon 1977ko kintadie antolatu dute herrian eta pozik bertaratuko naiz, neuzkan lagun apurrak agurtu, eta etsaitzat jo ninduten herrikide-hurko askok konprobatu dezaten, pozaren pozez, eta inongo beldurrik gabe itzuli naizela: naizena izateko askatasunaren onurak herritik kanpo gozatu izanaren poderioz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak