Gora txibatoak!

Erabiltzailearen aurpegia Oscar Rodriguez 2014ko uzt. 8a, 00:00

Egundoko ezberdintasunak daude gu eta miresten ditugun Ipar Europako herrialdeen artean: berrikuntza ahaltasuna, per capita errenta, hausdura soziala…

Beste ezberdintasun bati buruz, ordea, ez dugu horrenbeste hitz egiten: salatariaren irudiaz, txibatoaren irudiaz, alegia.

Hemen, txikitatik, irakasten digute salatariak ez izaten eta, baita ere, txibatoak kritikatzen eta baztertzen. Bien bitartean, hiritargoaren arabera, ustelkeria da daukagun hirugarren arazoa. Baina, txibatoak baztertzen baldin baditugu, nola espero dugu ustelkeriaren kontrako salaketak izatea? Indarrean dagoen balio-eskalarekin, zein etorkizun izango dute, adibidez, trapu zikinak eguzkitara atera nahi dituztenek euren alderdi politikoetan?

Aldaketa kultural sakona behar dugu. Bide horretan, proposatuko nuke txibatoari dagozkion benetako esanahiak berreskuratzea – Espainiako Hizkuntzaren Akademiaren hiztegian denak baikorrak dira –. Prestigioa eman diezaiegun, balioan jar ditzagun. 

Eta haietariko bat bihur gaitezen denok, gure enpresetan, ikastetxeetan, alderdi politikoetan, instituzioetan, erakundeetan. Akaso, horrela, arauak betetzen ez dituztenentzako egun dagoen zigorgabetasuna bukatuko litzateke. Ziur baitaude gizarteak ez dituela txalotzen salatzen dutenak.

Gora txibatoak! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak