Gizonak

Erabiltzailearen aurpegia Oier Peñagarikano 2017ko mar. 12a, 15:00

Martxuan 8xa pasau jakun honetan, beste batzutan entzun bihar izan dittudan afirmaziño hutsak entzutia tokatu jat berriz be.

"Feminismua eta matxismua berdinak dia, hemen berdintasuna". Igual oin arte ez ziñan pentsatzen jarriko, baina matxismua eta feminismua ez dia berdinak. Matxismuak gizonen nagusikeria bilatzen dau eta feminismuak nagusikeria honekin bukatzia. 

Hezkuntza sistemak –hortik ihes egin nahian dabilen arren– eta gizartiak antolaketa sozial horren egonkortasuna bermatzen dabe, horri heteropatriarkatua deitzen jako. Mugimendu feminista desbirtuau eta kriminalizatzen dau egunero. Horren adibide dira txiste matxista eta nesken gorputzen erabilera materiala. 

Aldizkari bat zabaldu edo Antzuolan edozein tabernatan belarrixa fintzia nahiko izengozu topatzeko. Antzuola be herri matxista da, bai, gure herrixa ez dago gizarte hontatik kanpo, eta bertako mutilok be rol horrek errepikatzen dittu. Gizonok etxeko lan ugari dauku berdintasunian, feminismuan, oinarritutako gizarte baten bidian. Zure aukeria da astotik jeistia edo zure etxekuak eta ingurukuak zapaltzen jarraitzia. Ze bide aukeratzen dozu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak