"Uda bat hamaika irri, euskara giltzarri"

Erabiltzailearen aurpegia Oier Peñagarikano 2012ko api. 28a, 02:00

Nork ez du ezagutzen Euskal Udalekuetan umetan ibili den lagunik?

Edo nork ez dauka bere denbora librea Euskal Udalekuei eskaini dion ezagunik? Nork ez du noizbait Goñiko Dorrekoako katutxoarekin amets egin? Nor ez da ibili Bernedoko landetan ero-ero? Nor ez da Urdirotzeko errekan bainatu? Edo Abaigarreko askara sartu?

Nik badaukat lagun bat umetan Euskal Udalekuetako txanda guztietan ibili zena: Urdirotzen, Goñin, Bernedon eta Abaigarren egon zen. Berarentzat uda heltzea eta Euskal Udalekuetara joatea bat zetozen; ez zegoen Euskal Udalekurik gabeko udarik. Handi egin zenean, begirale lanetan hasi zen; non eta Euskal Udalekuetan. Ez zuen sosik kobratzen, baina ez zitzaion inporta; berak txikitan jaso zuena bueltatu nahi zuen, umeei sentiarazi nahi baitzien berak txikitan bizi izan zuena.

Aurtengo uda ere heltzear dago eta, 1965. urtean lehenengoz egin zen moduan, dagoeneko bagabiltza udaldia ilusioz prestatzen. Aurten ere, Abaigarren, Bernedon eta Goñin uda ahaztezina biziko dugu euskaratik eta euskaraz. 

Guk badakigu zer sentitzen eta bizitzen den gure udalekuetan. Ondo pasatzea, maitatzea, ikastea, laguntzea... dira urte hauetan guztietan jaso dugun ordaina. Inolako interes ekonomikorik gabe, lan egiteko prest dagoen lantalde paregabea gara. Ordainetan, Euskal Udalekuen magia jasotzen dugu; norberaren azalean sentitu gabe, kontatu edo deskribatu ezin daitekeena. Eta, zuk, probatu nahi duzu Euskal Udalekuen magia?

--------------------

Oier Peñagarikano eta Idoia Ramirez 

(Euskal Udalekuak)

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak