"Tantaz tanta, herria"

Erabiltzailearen aurpegia Oier Peñagarikano 2011ko aza. 1a, 16:00

Atzean geratzen da iturburua, urrun.

Jatorria begi-bistan ez izan arren, atzetik badator ura; fresko, emankor. Harri gogorrei kolpe eginaz, bidea irekiaz. Ur jarioa meharra izan arren, ibaiak inoiz ez dio harkaitza zulatzeari uzten. Poliki-poliki arrakalak sortzen, etsaiaren gotorlekuko horma bailitzan, pazientziaz, leun, baina aldi berean sarkor. Ehunka mila tanta txikik eratzen dute ibaia.

Bidean ehunka tanta geratzen dira, negar malkoak balira bezala; harkaitzen aurka kolpatzean ondoko zelai idorretan galdurik. Baina ibaiak aurrera jarraitzen du, harkaitzez harkaitz eta haranez haran; aurrera, abantian.

Bat-batean hormigoizko horma sendoak, bidea galarazten dion arren, horma grisak gainditzea lortzen du. Berriz ere goitik behera, bere bideari ekinaz. Mila oztopo eta zailtasun igaro arren, ez da itsasora heltzen ez den ibairik. Bertan bere izaera galdu gabe, beste ibaiekin elkartzen den eremuan. Egunsentiarekin batera, eguzki ederraren berotasunak, berriz ere bere iturbururako bidean jartzen duen arren, badaki berriz harkaitz gogorrei aurka egiteko gai izango dela Behin eta berriz, bidean aurrera egiterik baino ez duelako. Benetan, bere geroa eraiki nahi badu behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak