Ezin da jan, ezin da edan, ezta erre ere

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Pagalday 2017ko ots. 4a, 00:00

Prestatu dugu antzezlanerako eszenografia, frogatu dugu argia, frogatu dugu soinua, jantzi dugu pertsonaiaren arropa eta, oihala ireki bezain laster, hasi gara ikusleen aurrean antzezten.

Segituan konturatu gara isiluneak izan beharko zirenak ez direla isilune. Zerbait entzuten da isiltasun horren gainean, eta ez da zarata egiten duen fokuren bat, ezta soinu ekipoko akople arraroren bat… ez da ikusleen marmarra… Gozokiak dira. Txutxeak, txerrikeriak... Zergatik? Zertarako? Zer dela eta? Ez dituzte karteltxoak ikusi? Ez al dute isiltasuna jasaten? Hemen ez al dago, ni txikia nintzenean bezala, harrapatuz gero kalera bidaltzen zaituen langilerik…

Edonork daki antzoki batean ezin dela erre, ezta jan, ezta edan ere. Haurrak haur dira eta helduok gara beraien irakasle. Horregatik, arauak errespetatzen irakatsi behar diegu haurrei, gure erantzukizuna da, egin beharrekoa. Antzezle zein albokoak kontuan hartu behar direla irakatsi behar diegu, isiltasuna jasaten, eta abar. Halakoak ez badiegu irakasten, ea ze etorkizun datorkigun! –Gero eta antzoki gehiagotan jasaten ari diren gaitza da–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak