Galdera berriak gaur egunari jarriak

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Pagalday 2016ko azaroaren 12a

Zergatik egiten ditugu hiru karrileko errepideak gero denok erdiko karriletik joaten bagara?

Zertarako sortu haurrak gero hezterik ez baditugu nahi? Zertarako ikasi karrera bat gero alkatearen lehengusina izatearren lortzen bada lanpostua? Zergatik gustatzen zaizkigu urruneko kulturak baina urrun Zergatik deitzen diogu "erosotasuna" eserita egoteari? Zertarako borrokatu beste mundu eredu baten alde gaur egun daramagun bizitza aldatzeko prest ez bagaude? Hitz egiteko zergatik erabiltzen ditugu makinak?

Gimnasiotik bueltan zergatik erabiltzen dugu igogailua? Telebista saioak ikuslearentzat egiten badira, zergatik mozten dituzte irudiak esaldien erdian iragarkietara pasatzeko? Zaharra fidagarriagoa dela jakin arren zergatik fidatzen gara berriaz zaharraz baino gehiago? Jendeari ez zaio irratia gustatzen... entzun egin behar da. Zergatik beldurtzen gaitu askatasunak? Lorategietan pilatzen diren plastiko zikinak jasotzea noren ardura da, lorezainarena edo zabor biltzailearena? Zertarako galdetzen dugu ez badugu erantzuna entzun nahi?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak