Arrautzaren esperimentu zientifikoarekin erakutsi zien Espainiako errege katolikoei.
Arabiarrek esamolde bat dute: Ez ezazu zure bizitza lautu lurraren borobiltasuna bilatuz. Borobildu zure bizitza lurraren lautasunaz baliatuz.
Marokoko gau epeletan, teknologiarik gabe, izarrei begira, te beroa hartuz luzaroan egon ginen gai honi buruz eztabaidan... Ondorio garbia atera genuen: bost axola lurra borobila edo laua den, lurra ikusten dugun bezalakoa da. Eta lurraren borobiltasunari buruz eztabaidan jarduten dugun denbora hobe genukeela gure bizitza borobiltzen baliatu…
Txinatarrek badute esamolde bat: Arazo batek irtenbiderik ez badauka, jada ez da arazo.
Irakurle, zure burua jada galdezka arituko zaizu: zertara datoz Kolonen arrautza, Maroko eta txinatarrak? Zaska! Zure buruaren tranpan erori zara! Agertu da denok barruan daramagun Sandro Rey txikia! Etorkizuna asmatu eta lurraren borobiltasunaz arduratzen dena bere bizitzaren orografiari begiratu beharrean, irtenbiderik ez daukaten arazoez arduratzen dena…