La cena de los malditos antzezlana ikusi dugu. Antzerki-formatu berritzailea. Esku programan jartzen duenez: "Inoiz ikusi duzun kultur eskaintza berritzaile eta arriskatuena da".
Kontua da antzerkitik atera eta taldean ikusitakoa komentatzen jarri ginenean, honako honetaz konturatu ginela: antzerkian zehar agertzen ziren abesti gehienak, atzerrikoak izateaz gain, ingelesez abesten zituztela. Azkenaldian, badirudi bertan ez daukagula abestiak sortzeko gai den inor. Bertakook ez garela ona den ezer berririk asmatzeko gai. Atzerrian arrakasta izan duten formulak errepikatzen dira, bertara moldatuak.
Berdin gertatzen da janzteko moduetan –denak berdin-berdin jantzita zihoazen taldetxoak ikusi genituen Madrilen– edo telebista saioetan. Euskal Mujeres-Hombres y viceversa (Gu ta gutarrak) ikustea besterik ez dago.
Ez da programatzaile, zuzendari edo ekoizleen kontua soilik. Guk, hori berritzailea dela esaten digutenean, sinistu eta berdina egin edo janzten dugu. Guk ere moderno-modernoak izan nahi dugulako…