Hainbeste gai

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Pagalday 2014ko ira. 3a, 00:00

Heldu da abisua, artikulua behar dute. Hemen nago, pantaila zuriaren aurrean.

Leihotik begiratzen dut, aurtengo abuztuko eguraldi kaxkarraz idatziko dut? Ez. Orri honetan agertzeak gai sakonago bat merezi du.

Ez dakit; pentsatu, Olatz. Eee… Ustelkeriaz? Buf! Esateko dagoen guztia ez zait zatitxo honetan sartzen... Atez atekoaz gutxi geratzen da esateke… Ba orduan zertaz!? Kutsaduraz? Irakeko bonbardaketez? Hegazkin istripuez? Medikuntzaren merkatuaz? Gizakien trafikoaz? Ukrainaz? Afrika eta Latinoamerikaren arpilatze lotsagabeaz? Ez dakit ze ozeanotan, ur gainean dagoen plastikozko kontinenteaz?

Bueno, bueno, Olatz, ez pasa! Pentsatzen dut, eguneroko bizitzatik gertu dagoen gai bat hartu… Ongi… Jo, e! Hau da hau! Askatasunak preso hartu nau! Hainbeste gai daude aztertzeko… Ea, arnasa sakon hartu… Erlaxatu… Erlaxatu? Egungo bizitzan ez dago erlaxatzerik. Dena da atzoko, inork ez dauka pazientziarik. Eta pazientzia daukana lelotzat hartzen dugu.

Gloria Fuertesek esaten zuen: "Helmugara iristeko presa daukanak ez daki nora doan. Helburua argi duenak soilik hartzen du denbora helmugara iristeaz gozatzeko".

Badakit! Gloria Fuertes! Berak badauka orri honetan agertzeko behar den sakontasuna eta bizitzarekiko gertutasuna. Gloria da sendagaia. Zer dago gaur egungo gizarte beharretatik gertuago Gloria Fuertes baino?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak