Hurrengo batean ama norabaitera eramateko sartu eta arrankatzean hara erantzuna:
–Zelako zaratia ataraten dauen kotxe honek!!
–Kotxe zaharrek zaratia ataraten daue ama... Bizi ditugun garai hauetan zaratak desagertu dira. Ni txikia nintzenean zarata ateratzen zuten kotxe asko zegoen.
Gogoratzen dut Poloniara lan egitera joandako herritar bati etxera bueltan etortzean ezberdintasunik sumatzen zuen galdetzean hau erantzun zidan:
–Kotxeetan. Lehen kotxe guztiak berriak ziren, ondo zainduak... Azken aldian herrira bueltatzean kotxeak txapa eta pintura konponketak egin gabe ikusten ditut... Krisia hor nabaritzen dut.
Amapolak hamabi urte eta 270.000 kilometro inguru ditu eta argi daukat chof egin arte berarekin jarraituko dudala. Ateratzen duen zaratak ez du urteetako erlazioa eta egin didan zerbitzua gainditzen.
– Oraindik kotxe hori daukazu?!, horixe esaten zidaten orain gutxi arte lagunek. Beraientzat ohikoa zelako kotxe hobeagoen ligan sartuta egotea. Liga bukatu da, ez dakit nork irabazi duen. Hori bai, krisiaren ligan gu goaz lehenak... Amaiera bariko krisian bizi gara, Kalkutara ez dugu bidaiatu, kotxeak zarata ateratzen digu...