Izan be, lurrazalian ixa ikusten ez dan ttantta horretan loratu da batzuontzat mundua, zuek oin dala 65 urte hasittako abenturiari esker, geure egin dogun mundua: Bar Guria.
Ez dakot akorduan kristalezko atia noiz kruzau neben lehenengoz. Kuadrillian babesian, seguruenez. Eta poteua aitzakixia zan orduan be. Ondo hartu gindduzuen, bai horixe! Ze fan dia egunak, fan hilabete eta urtiak, eta kristalezko atia zabalketan jarraittu dogu.
Atalasia kruzau dot ustez zerbeza bat hartzeko, baina benetan lagunen begiradei autopsia egiteko sartu izan naiz tabernara; bakardadia kirikixo bat balitz moduan sabelian lehertu xatenetan, zaurixak goxaketako; Gurianeko damiakin tertulixan egon eta bere ahotik –bazoiaz?- ezti bat entzuteko; Errosarixo bixamonian elkarrekin zoraketako; intelijentzia dosixak paretetan zintzilik ikusteko; ez-lekuetatik bueltan, etxian nauela sentitteko…
Argi bat betirako itxungitten dan bakoitzian, beste bat ixuketan ei da. Laister, kristalezko atia betirako zarraitten danian, Gurianeko zentimetro bana gordeko dogu poltsikotan, hor nunbaitten, noraeza gaindiketan dogunian, beste mundutxo bat altzau dagigun.
Plazer bat izan da lagunak, biba zuek, biba gu, biba Bar Guria!