Bergara hilda?

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Olaso 2014ko aza. 24a, 16:50

Iritsi da ostiral arratsaldea eta baita planak egiteko momentua. Batzuek autokarabana martxan jarri, beste batzuk despedida Bilbon edo juerga Eibarren. Egun pasa zentro komertzialera joaten direnak ere badira.

Eta ostirala iristen denean, behin baino gehiagotan errepikatzen den esaldia: Bergaran ez dago ezer, hilda dago! Bai, herri bizi-bizi bat izateko bide luzea daukagu oraindik.

Baina herriko hainbat eta hainbat elkartek eta Udalak antolatzen dituzten ekintzen zerrenda amaigabea da. 

Azaroan bertan, ugari izan dira hitzaldiak, emanaldiak eta ikastaroak. 

Txaparen 30. eta Gorlako Igoeraren 40. urteurrenak ospatzeko aukera izan dugu, X. Antxintxika lasterketan parte hartzaile kopuru ederra izan zen eta Santa Zezilia eguneko ospakizunak ere izan ditugu. 

Baita hainbat manifa eta kontzentrazio ere, zoritxarrez. 

Urrian ere, bi urtean behin bergararrok daukagun pribilejio handienetako bat ere izan dugu: Txotxongilo Mostra. 

Eta Bertso Txapelketa ere ba omen dator…

Hau guztia aurrera ateratzeko, ehunka herritarren lana dago tartean. 

Ordaindu ezin daitekeen denbora eta ilusioa. 

Musu-truk egindakoa. 

Chapeau, danontzat!!

Ekitaldi batzuek arrakasta handia izaten badute ere, gehienetan, parte hartzea txikia izaten da. 

Ekitaldi falta ez da arazo, bertara joango den herritar falta baizik. 

Beraz, badaukagu modua herria bizirik mantentzeko. 

Ekitaldietan parte hartuz eta ekitaldiak antolatuz. 

Bergara bizi bat izatea ere gure esku dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak