DATA ETA LEKUA: Oñatiko I. Mendi martxa Irailaren 19an ospatuko da Oñati herrian hasi eta amaituta.Irteera goizeko 7:30etan izango da martxa luze zein laburrerako Oñatiko plazatik.Amaiera ere bertan kokatuko da.
IBILBIDEA: Probaren zati handiena Aizkorri - Aratz parke naturalean zehar kokatzen da.Luzeak 36,2km ditu eta 1606 metroko desnibel positiboarekin.Motzak aldiz 24,3km ditu eta 1180 metroko desnibel positiboa.
IZEN EMATEAK (LASTER): www.kirolprobak.com webgunean edo egunean bertan irteera lekuan eman ahalko da izena. Kuota 10€ da federatuentzat eta 12€ federatu gabekoentzat(aparteko asegurua kontratatzeko) aldez aurretik izena ematen dutenentzat eta 13€ eta 15€ egunean bertan izena ematen dutenentzat.Aipatutako zenbatekoek zera bermatzen dute: proban parte hartzeko eskubidea,erantzukizun zibileko asegurua eta antolakuntzak parte hartzaileentzako eskeinitako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea.
KONTROL PUNTUAK: Derrigorrez parte hartzaileak kontroletatik antolatzaileek jarritako ordutegi barruan pasatu beharko dute. Jarritako ordutegiaren atzetik pasatzen direnak ez dira kontuan hartuko. Kontroletan janaria eta edaria izango da nahi duenarentzat.
SEINALAZTAPENA: Ibilbidearen nondik norakoa garbi adierazita egongo da.
GOGORATU: Mendia garbi uzteko, kontrolguneetako zakarrontziez baliatu.
SEGURTASUNA: Bidean zehar mediku-zerbitzua izango da, baina antolatzaileek gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik ez dute beregain hartuko. Arautegiaz kanpoko beste edozein gorabeheraz antolatzaileek erabakiko dute.
AMAIERA: Amaieran ez da inongo sailkapenik izango eta partaide guztiei oroigarri bana emango zaie. Dutxak ere izango dira.