-
Igor González Sola euskal preso politikoa Martuteneko espetxean hiltzea ez da kasualitatea, ezta naturala ere. Igor Gonzalez Solak zigorraren hiru laurdenak beteta zituen eta gaixo zegoen preso bat zen. Beraz, legedia modu arruntean aplikatu izan balitzaio, gutxienez 2017tik aske egongo litzateke.
-
Haren heriotza mendekuan eta krudelkerian oinarritutako salbuespenezko espetxe-politika aplikatzearen ondorio zuzena da. 2011. urteaz geroztik, bost dira (Angel Figueroa, Belen Gonzalez, Xabier Lopez Peña, Arkaitz Bellon, Kepa del Hoyo) politika kriminal horren ondorioz hildako euskal preso politikoak.
-
Igor González Sola edota haien kideeak espetxean hiltzea edota presoak bisitatzerako bidaian hildako senide eta espetxe-politika kriminal hori mantendu, justifikatu eta babesten dutenen zuzeneko erantzukizun politikoa da. Horren inguruan batzuek duten isiltasuna oso adierazgarria da giza eskubideen aldeko diskurtsoan duten zintzotasunari buruz. Isilik egotea konplize izatea da.
-
ETA erakundearen indarkeriaren inguruan dugun jarreraren inguruan etengabe seinalatuak izatera ohituta gaude. ETA desegindako erakundea da, armak entregatu zituen eta indarkeria erabiltzeari uko egin zion. Erakunderen desagerpenean eta armak entregatzeko prozesuan eragile nagusiak izan ginen. Ekarpen handia egun genion herri honen bizikidetzari.
-
Gaur gure interpelazioa erantzukizunezko interpelazioa da: noiz hitz egin ahal izango dugu Estatuak iraganean gure Euskal Herri zaharrean erabilitako indarkeriaz? Noiz egingo dio uko Estatuak 78ko eredu konstituzional zahar, zaharkitu eta ustela indarkeriaren eta hertsapenaren bidez inposatzeari?
-
EH Bildu da gatazka politikoaren biktima guztien sufrimendua, oroimena eta erreparazioa errespetatzen dituen alderdi politiko bakarra. Jarrera sendo horretatik, EH Bilduk uste du bizikidetza ezin dela eraiki, ezta ulertu ere, baldin eta erantzukun etiko eta politikotik ez badira bete-betean berau eragozten duten oztopo guztiak konpontzen, ez eta erantzukizun etiko eta politikoa ere. Gure herrian bizikidetza-esparru bat eraikitzeko bidean, ez dira dinamika zintzo eta arduratsuak alderdietako bat umiliatzea edo ez errespetatzea.
-
Gaur egun, bizikidetza eraikitzeko, argi eta garbi esan behar da Estatuaren indarkeria soberan dagoela eta traba egiten duela gure herrian. Euskal Herrian elkarbizitza eraikitzeak euskal preso, deportatu eta errefuxiatu politiko guztiak Euskal Herrira bizirik itzultzea ere eskatzen du.
-
Egoera larria denez eta herri honetako gehiengo sozialak behar eta nahi duen bizikidetzaren eraikuntzan aurrera egin behar denez, EH Bilduk hainbat ekimen aurkeztuko ditu erakunde guztietan, tokikoetatik hasi eta Europakoetara, alderdi politikoen eta beste eragile sozial batzuen inplikazioa bilatzeko. Ildo horretan, Sanchez presidenteari bihar Senatuan egingo diogun galdera azpimarratu du.