Hauteskundeetarako deialdiak Urkulluren interes alderdikoiei erantzuten die

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2020ko mai. 18a, 17:21

ñigo Urkulluk EAEko hauteskundeak uztailaren 12an egiteko egindako iragarpena Urkulluren eta bere alderdiaren interesei erantzuten die. 

IEH Bilduk azpimarratu duenez, EAJren hautagaiak data hori aukeratu izana ez dago inongo osasun arrazoitan oinarrituta; helburu bakarra bere interes elektoral eta alderdikoiak babestea da.

Oposizioak joan den ostegunean egindako bileran beste aukera batzuk proposatu bazizkion ere, baina bereari eustea erabaki du Urkulluk. Lehendakaritzako bileran zeuden alderdi politikoak entzun zituen, baina ez zituen aditu. Erabakia aldez aurretik hartua zuelako. Astelehenean bizitakoa antzezpen hutsa besterik ez zen izan. Beraz, Urkulluren ardura da uztailaren 12rako hauteskundeak deitzea, ez beste inorena.

Hauteskundeak berme osoz egiteko konpondu beharko diren osasun gaiez gain, hauteskundeak eta hauteskunde kanpaina berme demokratikoekin garatzeko izango diren zailtasunak azpimarratu nahi ditu EH Bilduk. Ezker subiranistaren ustez, zailtasun handiak egongo dira hauteskunde-kanpainan aukera-berdintasuna bermatzeko, eta zailtasunak izango dira herritarrek beren botoaren zentzua hausnartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak