Aldundiaren erabakiak udalak arriskuan jartzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2020ko mai. 16a, 10:34

Gipuzkoako Finantzen kontseiluaren aurretik Aldundiak hartutako erabakia eta gaur berretsitakoa “erabat arduragabea” dela adierazi dute EH Bilduko ordezkariek.

Atzo goizean Gipuzkoako Finantzen kontseilua bildu zen Udalen Finantziazioari buruz hitz egiteko, baina atzo bertan argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diputatuen kontseiluak harturiko erabakia: udalei UFFF %20 jaistea maiatzeko ordainketatik hasita.

 

Finantzen Kontseiluak erabakia hartu aurretik bildu behar zuela adierazi zioten Aldundiari Eudeleko lurralde batzordeko kide guztiek adostasunez. Izan ere, sekula ez da gertatu erabakia modu horretan, aldebakarrez hartzea Aldundiak. Bere aldetik, Eneko Maioz Orexako alkateakGipuzkoako 56 alkateren izenean, proposamen alternatibo bat aurkeztu zion Foru Aldundiari. “Erantzuna bat-batekoa izan da eta ezezko borobila jaso dugu, proposamena ez dela egingarria esanez eta udalekin ezer adosteari ateak erabat itxiz”, esan zuen. “Datu gehigarriak ere eskatu dira erabakiaren egokitasuna aztertzeko baina hiruzpalau datu orokor besterik ez dira eman”, azaldu zuen.

 

Maiozek 56 alkatek (44 EH Bilduko eta 12 independiente) egindako proposamena mahai gaineratu zuen eta arratsaldean jakin zen, bestalde, PSEko alkateek ere elkarrizketarako bide bat eskatu diotela Gipuzkoako Foru Aldundiari, udalei zuzenean eragiten dieten gaiak adosteko.

 

Maiozek nabarmendu zuen “erabat arduragabea” dela Gipuzkoako Aldundiaren jokabidea: “Aldundiak bere aurrekontuak egokitzeko egin du murrizketa, udalen arrisku eta egoerak kontuan hartu gabe. Foru Aldundiak udalen babesle izan behar du eta ez udalen erasotzaile, kasu honetan bezala”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak