Aurrekontuen berrikuspenean zaintzarako eta gizarte zerbitzuetarako inbertsioak indartzeko eskatu dio EH Bilduk Gipuzkoako Aldundiari

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2020ko mai. 8a, 21:20

Aurrekontuetan zaintzara bideratutako inbertsioak mantentzeaz gain, EH Bilduk, Elkarrekin Gipuzkoarekin batera, eskatu du egoitzetan eskaintzen den bai arreta zuzena eta bai medikuena handitzea, denboratan eta espaziotan, pandemia honek argi erakutsi baitu egungo parametroetan ezin direla behar bezala artatu adinekoak

“Espero dugu, ez egoitzetarako aurreikusitako inbertsioetan, ez zaintzarako aurreikusitako dirulaguntzetan, ez egotea inolako jaitsierarik. Are gehiago, krisi garaian gizarte politikak indartzea ezinbestekoa da, herritarren premiak ere areagotu egiten direlako, beraz, hemen gure eskaera: Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dezala atzera utzi adinekoen zaintzarako aurreikusitako inbertsio bakar bat ere, eta indartu ditzala gizarte babeserako partida guztiak”, adierazi du Estitxu Elduaien batzarkideak, gaur Batzar Nagusietan egindako ez-ohiko Osoko Bilkuran.


Izan ere, asteartean Markel Olanok adirazi zuen aurreikusitako diru bilketak behera egin arren, Foru Aldundiak ildo estrategikoei lotutako programa eta deialdiak mantenduko dituela, eta lehiakortasuna, ekintzailetza eta I+G+B aipatu zituen. Ez zuen zaintzarik aipatu. “Covid 19ak baieztatu egiten du egungo egoitzetako eredua berpentsatu egin behar dela, eta zaintza zerbitzu
osoa aldatu, indartu eta hobetu egin behar dela”, gaineratu du Elduaienek.


Horregatik, aurrekontuetan zaintzara bideratutako inbertsioak mantentzeaz gain, EH Bilduk, Elkarrekin Gipuzkoarekin batera, eskatu du egoitzetan eskaintzen den bai arreta zuzena eta bai medikuena handitzea, denboratan eta espaziotan, pandemia honek argi erakutsi baitu egungo parametroetan ezin direla behar bezala artatu adinekoak. Bestetik, Covid 19a detektatzeko testak etengabe egitea ere eskatu du EH Bilduk, ahalik eta azkarren eta sarrien, gaixotasunaren hedatzea kontrolatzeko gaur-gaurkoz dugun neurri eraginkorrena delako. Azkenik, egoitzen kontrol zuzena egitea administrazioek, eta horretarako egoitza publiko zein pribatuetan ikuskaritzak etengabe egitea, kontrol zuzena eta publikoa, behar bezala ari direla baieztatzeko, eta azken asteotan ezagutu ditugun egoera tamalgarriak saihesteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak