Arduragabekeria da EAJ eta PSEk autonomoentzako laguntzak hobetzeari uko eginez jarraitzea

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2020ko api. 18a, 17:47

EH Bilduk neurri sorta proposatu du sektoreari premiaz erantzuteko, eta ulertezina iruditzen zaio EAJk eta PSEk norabide horretan konpromiso zehatzak hartzeari uko egitea, baita Lanbideren kasoaren ostean ere.

EH Bilduren ustez, ulertezina da EAJk eta PSEk autonomoek behar eta merezi duten erantzuna bermatzeko konpromiso zehatzak hartzeari uko egin izana gaur Diputazio Iraunkorrean, are ulertezinagoa kontuan hartuta atzo Jaurlaritzak Lanbideren bitartez abian jarri zuen programa –jartzen saiatu zena, hobe esanda– kaos ikaragarria bilakatu zela eta Gobernuko alderdiek aitortu behar izan zutela haiek aurreikusitako laguntzak motz geratzen direla, autonomoen %0,6arengana baino ez direlako iritsiko.

Horren aurrean, EH Bilduk neurri zehatzak proposatu ditu, baina EAJk eta PSEk aurka bozkatu dute, konpromiso zehatzak hartzea saihestuz. Maddalen Iriartek kritikatu duenez, "arduragabea da akatsak egiten jarraitzea eta autonomoek eskatu eta premiaz behar dituzten neurri horiek atzera botatzea, are gehiago atzo bertan autonomoek sentitu zuten haserre biziaren ostean, argi ikusi ahal izan zutelako Jaurlartizaren buruan Confebask baino ez dagoela, langileak oro har eta autonomoak zehazki bazterrean dituela”.

"Denda, taberna, gimnasio eta abarren jarduera gelditu egin da, baina ez ordaindu beharreko fakturak eta zergak", ohartarazi du EH Bilduko bozeramaileak, eta azpimarratu du sektoreak bultzada handia behar duela, “hitz hutsaletatik harago, bere historiako hondamendirik handienaren aurrean egon daitekeelako”. Hori dela eta, Iriartek eskura dituen baliabideak erabiltzeko eskatu dio Lakuari “autonomoen gastuak eta galerak konpentsatzeko”. Horren ildotik, neurri zehatzak hartzea proposatu du: “OHZ-IBI ordaintzetik salbuestea, jarduera eten behar izan duten negozioen zerga guztien luzamendu orokorra eta kitapenak ere aztertzea eta funts berezi bat sortzea gastu finkoak, galerak eta autonomoen kuotaren ordainketa konpentsatzeko”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak