EH Bilduk bat egiten du Euskal Herriko Mugimendu Feministak Zaintza Koordinatzeko mahaia eratzeko proposamenarekin

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2020ko mar. 17a, 17:24

EH Bildun argi dugu Covid-19ak sortu duen krisia dela eta, zaintzen egiturazko krisia azaleratu eta areagotu egin dela: horregatik, horri aurre egiteko Hego Euskal Herriko erakunde desberdinetan hainbat proposamen egin ditugu, baita aktibatu ere kudeatzen ditugun udal guztietan, proposatutako premiazko udal protokoloen baitan.

 

Hori dela eta, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Zaintza Koordinatzeko mahaia eratzeko proposamena txalotzen dugu eta bat egiten dugu parte hartzeko konpromisoa adieraziz. Krisi hau betikoen kontura gainditu ez dadin, pertsonen bizitza duinak jarri behar dira erdigunean, arazoen errora joanez: premiazkoa da.

Krisi larri honen aurrean EH Bilduk hasieratik adierazi du bere konpromisoa eta prestutasun osoa bizi dugun egoera larriaren aurrean indarrak batzeko, herritarren osasuna eta beharrak erdigunean jarriz. Gure adierazpen guztiak zentzu horretan joan dira, EH Bilduk krisiari aurre egiteko baliabide guztiak eskura jarri ditu. Gogoratu nahi dugu hasieratik eta herri gisa erantzun onena eta bateratua emateko Mahai integral bat eratzeko eskatu dugula, non arlo eta eremu guztietako eragileek parte hartuko luketen.

Bada garaia, dudarik gabe, denok batera aritzeko, herri gisa erantzun kolektiboa emateko, zaintza eta bizitza duinak erdigunean jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak